Afrika

Gepardo                      









Gepardoa felidoen familiako ugaztuna da, guztietan azkarrena. Bere bizilekua Afrikan dago, baina ehiza dela eta geroz eta gutxiago geratzen dira.

Ezaugarriak: 40-65 kg bitartean pisatzen dute (elduak direnean). Proportsioz, felinoen artean bihotzik handiena du tamainaz, honek odola bere gorputz guztiari azkarrago eramateko ahalmena ematen dio, eta horrela, 115 km/h-ko abiadurara iritzi ahal daiteke (gutxi gora-behera 400m-ko korrikaldietan), eta 92 km/h-ra 2 segundoetan. Buztana korrika egiterakoan estabilizatzeko erabiltzen dute.

Bizilekua: Animalia hauen bizileku aniztasuna mugatzen joan da urteetan zehar. Gaur egun Afrikan bakarrik bizi da.

Elikadura: Gepardoak ez du gauez ehizatzen egunez baizik. Bere ehiztaldiak oso luzeak izan ohi dira, lehenengo harri edo mendate txiki batean igota beraien ehiza ikustatzen dute momentua heldu dela erabaki arte. Orduan pixkanaka-pixkanaka hurbildu eta bat-batean korrika hasten dira ehizaren atzetik, 100 km/h abiadura hartuz. Gazelak eta zebrak dira gehienbat ehizatzen dituzten animaliak.

Gizartea: Normalean, gepardoak animali bakartiak dira. Baina denbora epe labur batean, elkarrekin bizitzen dira (kumetxoak direnean), haien ama gaitezten badute.



Hipotamoa
  

Hipopotamo generoak gaur egun espezie bakarra duen artiodactyla ordeneko ugaztun handia da. Bere izena ''ueratko zaldia'' esan nahi du.

 Ezaugarriak: 4,5 metrorainoko luzera izan dezakete eta 1.500etik 1.800 kg-ra bitartean (arrak) edo 1.300dik 1.500 kg-ra bitartean (emeak) pisa ditzakete.
 
Bizilekua: Sahara azpiko ibai eta aintziretan bizi da. Animali erdilurtarra da. Egunean zehar uretan daude, eta gauez, jatera irtetzen dira.

Elikadura: Hipopotamoek belarra jaten dute, beraz, animali belarjalea da.

Gizartea: Uretan nahiz eta taldean egon, bakarrik jaten dute. Uretan ugaldu eta erditzen du.



Lehoia




Lehoia felidae familiako ugaztun bat da.